Eduki publikatzailea

Aquarbek bezeroen arretarako bulegoak ixten ditu aldi baterako

Gaurtik aurrera, Aquarbek aldi baterako itxiko ditu jendearentzako arreta bulegoak. Prebentzio-neurri hori gure plantillaren eta gure bezeroen segurtasuna eta osasuna bermatzera bideratuta dago, eta bat dator aurretik hartutako neurriekin eta gobernu autonomikoek eta Espainiako Gobernuak enpresa-sareari eta beste erakunde batzuei egindako gomendioekin.

Gestio guztiak aurrez aurrekoak ez diren arreta-kanalen bidez egiten jarraitu ahal izango da, hala nola bezeroaren arretarako telefonoa (900 330 017), gorabeheren telefonoa (900 330 027) eta bulego birtuala.

Hurrengo webgunean, bezeroak bere gestioak egiteko aurrez aurrekoak ez diren arreta-kanalei buruzko informazioa aurkitu ahal izango du.

aquarbe.es/eu/canales-de-contacto

Gainera, Aquarbek egunak daramatza prebentzio ekintzak aplikatzen zerbitzua ematen duen udalerri guztietan ahalik eta berme handienarekin zerbitzuaren jarraipena ziurtatzeko, baita pertsonen osasuna zaintzen ere. Neurri horiek honako hauek dira:

• Konpainiak osasun-agintariek langileen artean emandako prebentzio-protokoloak aplikatu ditu, barne-komunikatuekin eta informazio-panelekin instalazio guztietan.

• Erabiltzaile asko dituzten garraioko joan-etorriak bertan behera utzi dira, eta aurrez aurreko bilerak, bai barnekoak, bai kanpoko hornitzaileekin egindakoak, bideoz eta telefonoz egin dira.

• Aquarbe  ahalik eta gehien bultzatzen ari da telelana langileen artean, egungo egoerak irauten duen bitartean.

• Aquarbek bertan behera utzi ditu bere instalazioetatik kanpoko bisita teknikoak eta orokorrak.