Kudeaketa-sistemak eta ziurtagiriak

KUDEAKETA-POLITIKA INTEGRATUA

Garapen jasangarri baterantz lanean.  

 

Jakitun gara Aquarben gure jarduera zuzenean lotuta dagoela pertsonen bizi-kalitatearekin. Hori dela eta, gure erabakietan printzipio hauek aplikatzen saiatzen gara:

  • Bikaintasuna
  • Berrikuntza
  • Dialogoa
  • Negozio-garapen jasangarria
  • Tokiko garapena

 

Helburu hori lortzeko, kudeaketa-politika integratua dugu, garapen jasangarriaren hiru ardatzetan oinarritua: soziala, ingurunekoa eta eraginkortasuna.

" "

 

Ziurtagiriak ditugu, kalitateko zerbitzua emateko eta enplegatuei lan-giro egoki eta segurua emateko gure ahaleginekin bat datozenak.

  • Kalitate-ziurtagiria

    Aquarbek ongi daki konpromiso sozial handia dakarrela baliabide naturalak kudeatzeak, eta, horregatik, uste du kudeaketa horretan parte hartzeak pertsonen bizi-kalitatea hobetzen eta interes-taldeentzat balioa sortzen lagundu behar duela.

    • Kalitatea kudeatzeko sistema ISO 9001 arauaren arabera ziurtatzeak esan nahi du kanpoko erakunde batek aldian behin eta modu independentean egiaztatu behar dituela Aquarberen kudeaketa eta zerbitzu-ematea. Enpresaren kudeaketak etengabeko hobekuntza bermatzen du prozesu eta jardueretan, kalitatez eta eraginkortasunez garatzen direla ziurtatuta, gure bezeroak asebetetzea helburu betiere.
    • Xede horiek lortzeko, kudeaketa-eredu bakarra garatu dugu, balioa ematen diona erakundeari, gure Kalitatea eta Ingurumena Kudeatzeko Politikan xedatutako printzipio eta helburuekin bat.

    Aquarbeko Kalitatea Kudeatzeko Sistemak ISO 9001:2015 arauaren araberako ziurtagiria du.

  • Segurtasunaren eta arrisku-kudeaketaren ziurtagiria

    Lan-arriskuak prebenitzeko Sistemak hiru estrategia ditu oinarri, Lan-arriskuak Prebenitzeko Sistemaren esparruan gauzatzen direnak:

    • Ezbehar-indizeak mailaz maila eta apurka murriztea.
    • Batere tolerantziarik ez arrisku-egoerekiko, azpikontratak barne.
    • Prebentzioaren funtzioa negozioaren jardueretan txertatzea.

    Aquarbek prebentzio-kultura ezarri du berean, Lan-arriskuak prebenitzeko Legea formalki betetzetik harago doana: ISO 45001:2018 betekizunen araberako ziurtagiria du (uraren ziklo integralaren jarduera guztietan daude betekizun horiek).


    Aquarbeko Segurtasuna eta Lan Osasuna Kudeatzeko Sistemak ISO 45001 arauaren araberako ziurtagiria du.

  • Ingurumeneko ziurtagiria 

    ISO 14001 arauaren araberako ziurtagiria du gure Ingurumena Kudeatzeko sistemak, eta horrek esan nahi du kanpoko erakunde batek aldian behin eta modu independentean egiaztatu behar duela Aquarbek zorroz-zorrotz betetzen dituela zerbitzua ematean aplikatu beharreko ingurumenaren arloko legezko betekizunak, bai eta gizartearekiko zein ingurunearekiko hartu duen konpromiso esplizitua ere: biodibertsitatea errespetatzeko beharrezko neurri guztiak hartzea eta kutsadura prebenitzeko beharrezko neurriak ezartzea.

    Xede horiek lortzeko, kudeaketa-eredu bakarra garatu dugu, balioa ematen diona erakundeari, gure Kalitatea eta Ingurumena kudeatzeko Politikan xedatutako printzipio eta helburuekin bat.


    Aquarbeko Ingurumena Kudeatzeko Sistemak ISO 14001 arauaren araberako ziurtagiria du.