Aquarberentzat beti izan da lehentasuna zerbitzurik onena eskaintzea, pertsonak beren lanaren erdigunean jartzen dituen kudeaketa-ereduaren alde eginez. Horregatik, kanal anitzeko arreta bat jarri da herritarren eskura, bezero mota desberdinen beharretara egokituko dena.
Etengabeko hobekuntza-prozesu horretan, ZUREKIN Programa abiarazi da, bezero guztiek, salbuespenik gabe, beren zerbitzuak eskura ditzaten eta, batez ere, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei arreta ona emango zaiela bermatzeko. ZUREKIN Programaren helburua oztopo digitalak, ulermenekoak, irisgarritasunekoak edo ekonomikoak identifikatzea da, eta salbuespenezko egoeretarako konponbide bereziak eskaintzea.