Laguntzak

Eduki publikatzailea

  • Iturriko ura edan daiteke?

    Bai, noski. Iturriko ura edateko ura da, alegia, osasunerako inolako arriskurik gabe edan dezakete pertsonek.

  • Nire etxeko urak bat-batean itxura, zapore edo usain desatsegina badu, edan daiteke?

    Inoiz zure ura ilun ateratzen bada, edo zapore edo usain txarra badu, jarri harremanetan bezeroaren arretarako gure zerbitzuarekin.

  • ¿Beharrezkoa da etxeko gailuak jartzea, deskaltzifikagailuak edo osmosi iragazkiak, besteak beste, uraren kalitatea hobetzeko?

    Iturriko ura edateko ura da, eta legeek ezarritako kalitate-arau guztiak betetzen ditu. Beraz, ez da beharrezkoa inolako gailu osagarrik ezartzea, ura tratatzeko. Gailu horiek ongi hautatzen ez badira, ez badira aldian behin kontrolatzen eta ez badira gomendatutako mantentze-lanak egiten, baina, osasunerako arriskuak ager litezke (bakterioen ondoriozko kontaminazioa, uraren gehiegizko desmineralizazioa, sodio kontzentrazio handiak eta abar).

  • Zer da kloroa?

    Munduan gehien erabiltzen den ur-desinfektatzailea da kloroa, eraginkorra eta fidagarria baita urak, horniketa-hodiek edo biltegiratze-deposituek eduki ditzakeen mikrobio kaltegarri guztiak ezabatzeko. Giza kontsumorako uretan botatzen den kloroaren dosia minimoa da, berme sanitarioa dauka –legeek ezarritakoa– eta ez da inolaz ere kaltegarria pertsonen osasunerako.

    Horregatik, ura desinfektatzeko egokiena jotzen du Osasunaren Mundu Erakundeak (OME).

    Izan ere, edateko uraren klorazioa da osasun publikoaren zaintzarako aurrerapen garrantzitsuenetako bat.

  • Zergatik da klorazioa munduan ura edateko bihurtzeko gehien erabiltzen den desinfektatze-teknika?

    Ura kontsumitzaileen iturrietara iritsi arte horren desinfekzioa ondoen bermatzen duen metodoa delako, horniketa-hodiek edo biltegiratze-deposituek agente kaltegarriak edukitzea saihesten duelako, eta argi eta garbi konprobatu delako erabiltzen diren kontzentrazioek ez dutela kalterik eragiten. Horregatik, ura desinfektatzeko egokiena jotzen du Osasunaren Mundu Erakundeak (OME).

  • Zenbat kloro du iturriko urak?

    Estatuko indarreko araudiaren arabera (140/2003 Errege Dekretua), Giza Kontsumorako Uren Kalitateari buruzko 98/83/EE Zuzentarauaren transposizioa, ez du 1 mg/l gainditu behar, baina parametro indikatiboa baino ez da. Estatuko legeek ez dute balio minimorik ezarri kloro askerako, baina hainbat autonomia erkidegok euren zaintza planen bitartez ezarri dute; gehienek, 0,2 mg/l.

    Uretan egondako denboraren eta tenperaturaren arabera, besteak beste, kloroa desagertu egiten dela kontuan hartuta, banaketa-sare guztian kontrolatzen da horren maila. Horrela, ibilbidean zehar eta kontsumitzaileen etxeetaraino osagai horren maila ezarritako mugatik jaisten bada, banaketa-saretik bertatik kloro kopuru txikiak (birklorazioak) dosifikatzen dira, uraren kalitate sanitarioa bermatzeko.

  • Txarra da osasunerako?

    OMEkren arabera, legeek ezarritako kontzentrazioetan kloroa ez da batere kaltegarria osasunerako. Erakunde horrek iturriko uretarako ezarritako osagai horren gehieneko kontzentrazioak ez du inolako arriskurik osasunerako.

    Izan ere, edateko uraren klorazioa da osasun publikoaren zaintzarako aurrerapen garrantzitsuenetako bat, bakterioen eta bestelako mikroorganismoen kontrako gaitasun letal handia dela-eta, uraren bidez transmititzen diren gaixotasun asko ezabatzen lagundu baitu. Ura tratatu ondorengo kloro dosi egokiak ez du inolako arriskurik osasunerako, kontaminatzaileen kontra babesten du ura, eta horren desinfekzio zuzenaren adierazle da.

  • Zergatik nabaritzen diot urari gustuko ez dudan zaporea, eta beste pertsona batzuek ez?

    Urak naturatik hartutako hainbat substantzia ditu disolbatuta, eta zapore berezia ematen diote. Hori da naturalena. Disolbatutako substantzia horiek uraren jatorriaren (lurrazpia, gainazala edo itsasoa) eta urak zeharkatzen den lursailaren konposizio geologikoaren araberakoak dira, besteak beste.

    Ur mota aldatutakoan nabaritzen da zaporea, ohituta gauzkan ur batetik ohitu gabeko batera pasatzen baikara.

  • Zerk eragiten du uraren gogortasuna?

    Kaltzioak eta magnesioak ematen diote urari gogortasuna, eta uraren jatorri diren ibaiek edo akuiferoek zeharkatzen dituzten lursailei zor zaizkie horiek. Beraz, uraren gogortasun maila horrek jatorrian zeharkatzen duen lurraren izaera geologikoren araberakoa da. Hala, karekizko lurzoru batek granitozko batek baino kare gehiago sortzen du.

  • Ur gogorrak onak dira osasunerako?

    Iturriko uraren gogortasuna ez da giza osasunerako arazo, alderantziz baizik: uraren gogortasunaren ezaugarri diren kaltzioa eta magnesioa ezinbestekoak dira osasunerako.

    Kaltzioan aberatsa den dieta bat ezinbestekoa da hezurrak sortzeko eta mantentzeko, sistema kardiobaskularrak ongi funtzionatzeko eta hormonak isurtzeko. Adinarekin, hezur-masa gal daiteke eta osteoporosi arazoak ager daitezke; hein batean, kaltzio kopuru handia hartuta konpon daitezke arazo horiek.

    Gaur egun, kaltzio-iturri garrantzitsua bihurtu da ura, esnekien kontsumoak behera egin duela aintzat hartuta. Hala, egunero iturriko ura edanda, 1-1,5 litro, egun bakoitzeko gomendatutako mantenugai horren kopuruaren %7 eta %15 artean lortzen da. Gainera, kaltzioak funtzio garrantzitsua betetzen du haurren eguneroko nutrizio-beharrei dagokienez; kalkulatzen da iturriko urak egiten duela haurren zein nerabeen dietan egunero behar den kaltzioaren %15-20ko ekarpena.

    Magnesioa ezinbestekoa da zelulen hainbat funtziotarako, bai eta hezurrak mineralizatzeko, aktibitate neuromuskularra eta nerbio-sistema zentralarena transmititzeko eta bihotzaren funtziorako ere. Aquarbe iturriko ura edanda, 1-1,5 litro, eguneroko gomendatutako magnesio kopuruaren %5-20 lortzen da.

  • Nola neurtzen da uraren gogortasuna?

    Uraren kaltzio karbonato (CaCO3) kontzentrazioaren bitartez adierazten da uraren gogortasuna.

    Horregatik, gogortasunaren araberako hainbat ur-sailkapen daude. Gehien erabiltzen denetako bat Merck eskala da:

    0 – 79 mg CaCO3/l…………………………. Ur oso biguna
     80 – 149 mg CaCO3/l……………………  Ur biguna
    150 – 329 mg CaCO3/l…………………… Ur erdigogorra
    330 – 549 mg CaCO3/l…………………… Ur gogorra
    Más de 550 mg CaCO3/l……………….. Ur oso gogorra

    Gradu frantsesetan (FH) edo gradu alemaniarretan (DH) ere adieraz daiteke uraren gogortasuna. Hona hemen unitate horien eta mg/l kaltzio karbonatotan adierazitako gogortasunaren arteko ekibalentzia:

    1 ºFH = 10 mg CaCO3/l
    1 ºDH = 17,8 mg CaCO3/l

  • Uraren gogortasuna jakin behar dut ontzi-garbigailua programatzeko. Non kontsulta dezaket?

    Uraren gogortasuna jakiteko, sartu webeko Uraren Kalitatea atalean, edo eska iezaguzu bulego birtualeko Harremanetan jarri atalaren bitartez.


  • Nahikoa da egunean 1,5 litro ur?

    Zaila da pertsona batek egunean zenbat ur edan behar duen ezartzea, beharrak hainbat faktoreren araberakoak baitira: ariketa fisikoaren, klimaren, adinaren eta sexuaren araberakoak, besteak beste.

    Pertsona heldu osasuntsu batek egunean kilokaloria bakoitzeko 1 ml edatea gomendatzen da, hau da, 2-3 litro egunean.

    Kantitate horretatik %75-80 edarietatik eskuratu behar da (ura, esnea, zukuak, infusioak, saldak eta abar), eta gainerako %20-35a, elikagai solidoetatik, frutak eta barazkietatik, adibidez.

  • Badakizu zer komeni den eguna hasteko eta amaitzeko?

    Lo gauden bitartean ura galtzen dugu. Horregatik komeni da ohera joan aurretik eta jaiki ondoren gutxienez edalontzi bat ur edatea.

  • Zergatik da garrantzitsua ongi hidratatuta egotea?

    Izerditzen dugunean, ura eta gatz mineralak galtzen ditu gure gorputzak. Gure izerdiaren %99 ura besterik ez da, baina mineralak ere baditu, sodioa, potasioa, burdina eta magnesioa.

    Ongi hidratatuta egoteak organismorako beharrezkoak diren ur-balioak berreskuratzen eta deshidratazioaren sintomak, gorakoak, buruko mina, nekea, azal lehorra eta abar, saihesten laguntzen du.

  • Badakizu zergatik ez dugun egarri izan arte itxaron behar ura edateko?

    Gorputzak egunero galtzen duen ura (2 litro baino gehiago) zenbat eta lehenago konpentsatu, hobe, deshidratazio prozesua hastea saihesteko.

    Horregatik, oso garrantzitsua da egarri izan arte ez itxarotea ura edateko, sintoma hori deshidratazioaren ezaugarri baita.

  • Gehiago edan behar dugu ariketa egiten badugu?

    Funtsezkoa da ariketa egin baino bi ordu lehenago litro erdi ur edatea, ongi hidratatuta egoteko eta gorputzari soberakina ateratzeko denbora emateko.

    Ariketa egin bitartean, tarteka hidratatzea komeni da, izerdiarekin galtzen den ura berreskuratzeko. Ariketa egin ondoren, oinarrizkoa da ura edatea behar bezala errekuperatzeko.

  • Iturriko ura ona da eliteko atleta batentzat?

    Bai, iturriko ura ona da eliteko atleta batentzat eta kirola egiten duen edonorentzat.

  • Haurrek edan dezakete iturriko ura?

    Iturriko ura helduentzat eta haurrentzat da ona. Garrantzitsua da haurrek entrenamenduetan edo jolastu bitartean nahitaezko etenaldiak egitea nahiko ur edateko eta hidratatzeko.

  • Helduek gehiago hidratatu behar dute?

    Adineko pertsonen kasuan, funtsezkoa da ur-kontsumoa kontrolatzea; izan ere, adinarekin aldaketak gertatzen dira giltzurrunen funtzioan, eta asko jaisten da egarri sentsazioa.

  • Badakizu ur gehiago edatea komeni dela gripea edo beherakoa edukiz gero?

    Hoztura arruntak, gripeak eta beherakoak deshidratazioa eragiten dute askotan; beraz, ura maiz edan behar da egoera horietan.


  • Zergatik da hobe dutxatzea bainatzea baino?

    Hobe da dutxatzea, dutxa azpian iturria irekita pasatzen dugun minutu bakoitzeko 10 litro ur inguru gastatzen ditugulako.

  • Zein landarek behar dute ur gutxien?

    Zuhaixkek, landare autoktonoek eta erresistenteek behar dute ur gutxien. Landare ederrak dira horiek ere, eta ur gutxiago behar dute.

  • Zein da lorategia ureztatzeko ordurik onena?

    Goizeko lehen ordua edo iluntzea, ura ez denez hain azkar lurruntzen gehiago aprobetxatzen dugu.

  • Kozinatu ondoren, non botako dut olioa?

    Zartaginetik paper xurgatzailearekin kentzea eta zakarrontzira botatzea gomendatzen da, edo hozten denean plastikozko ontzi hermetiko batean jasotzea eta bilketa-gune batera eramatea, birziklatu ahal izateko. Ez bota arraskatik; olioa eta ura ez dira nahasten, eta oso zaila da araztegietan garbitzea.

  • Zergatik ez da komeni pintura arraskan botatzea?

    Pintura oso kutsagarria delako. Masa solido bihurtu arte lehortzen uztea eta udalaren bilketa-guneetara eramatea gomendatzen dizugu.

  • Eta zigarrokinak? Komunetik behera bota ditzakegu?

    Ez bota zigarrokinak komunetik behera; nikotina eta alkitrana dituzte, uretan erraz disolbatzen diren eta kutsatzaileak diren substantziak, baita kontzentrazio txikietan ere, eta oso zaila da arazte-prozesuan ezabatzea. Zigarrokin hondarrak zakarrontzira bota, ongi itzali ondoren.

  • Zer beste material ez da bota behar komunetik behera?

    Zapi hezeak, botikak, makilatxoak, plastikoak, gasak…; konpresak eta preserbatiboak ez dira komunetik behera bota behar, hodiak buxatu eta hondakin-ura araztegian sartzeari eragin diezaioketelako. Komunean hondakin solidoak botatzeko edukiontzi txiki bat jartzea gomendatzen dizugu.


  • Non kontsulta ditzaket nire udalerriko tarifak?

    “Tarifak” atalean, zure udalerriari buruzko informazio espezifikoa eskura dezakezu. Bertan kontsulta ditzakezu indarrean dauden tarifak, bai eta balizko hobariak ere.

    Horrekin batera, aldizkako fakturen orri-oinean, probintziako aldizkari ofizialetan argitaratutako tarifei buruzko informazioa duzu, web ofizialean bertan kontsultatzeko.

  • Lau lagun gara etxean; lor dezaket hobariren bat?

    “Hobariak eta gizarte funtsa" atalean balizko hobariak kontsulta ditzakezu, hornitutako etxeko erabiltzaile-kopuruaren arabera aplikatzekoak. Era berean, horiek aplikagarri diren kasuetan, beharrezkoa da kontratuaren titularrak edo pertsona baimendu batek eskaera fede-emaile bat egitea, dagokion dokumentazioa aurkeztuta, arestian adierazitako web orriko ataleko informazioaren arabera.

    Zalantzarik edukiz gero, jarri gurekin harremanetan  bezeroaren arretarako kanalen bitartez.

  • Nire udalerrian erroldatuta nago; eduki dezaket hobaririk?

    Udalerrian erroldatuta egoteagatik ez da hobaridun tarifarik aplikatzen, baina  “Hobariak eta gizarte funtsa" “Hobariak eta gizarte funtsa" atalean kontsulta dezakezu beste hobaririk badagoen. Zalantzarik edukiz gero, jarri gurekin harremanetan bezeroaren arretarako kanalen bitartez.

  • Zer laguntza edo hobari eduki ditzaket?

    “Hobariak eta gizarte funtsa” atalean kontsulta ditzakezu kontratuaren titularraren (pentsioduna, familia ugaria edo gutxieneko txertatze errenta) gizarte egoera arabera aplikagarri diren laguntzak, tarifa murriztuak edo hobariak, zure udalak onartutakoak.

    Informazio gehiago jaso edo kontsultaren bat egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan bezeroaren arretarako kanalen bitartez.

  • Zer egingo dut hornidura moztuko didatela jakinarazten badidate eta ezin badiot zorrari aurre egin?

    Jarri gurekin harremanetan, bezeroaren arretarako kanalen bitartez, eta zure kasua aztertuko dugu.

  • Hornidura moztu diezadakete ez ordaintzeagatik?

    Zerbitzua ez ordaintzeagatiko kudeaketak indarreko arauetan ezarritakoaren arabera egiten dira, erregelamenduan, ordenantzetan eta abarretan, alegia. “Zerbitzuaren araudia” atalean kontsulta daitezke.

    Mozketa-abisuaren jakinarazpen bat jasoz gero eta ezin baduzu zure faktura ordaindu, jarri gurekin harremanetan, bezeroaren arretarako kanalen bitartez, eta zure kasua aztertuko dugu.  

  • Zein epetan ezarriko da nire hornidura?

    Gehienez ere, etetea eragin duten kausak konpondu ondorengo lanegunean, ezarriko da zerbitzua.

  • Beste zein arrazoirengatik eten daiteke nire hornidura?

    Erakunde hornitzaileak ondorengo kasu hauetan eten ahalko du hornidura: Zure eskariz, horniduraren behin betiko bajagatik. Kudeaketa hau gure  bezero-gunearen bitartez edo bezeroaren arretarako gure telefonora deituta egin dezakezu. Ofizioko bajagatik, erakunde hornitzailearen eskariz, zerbitzua jasotzen duenak betebeharren bat ez betetzeagatik. Bertan behera uztea eragin dezaketen kausa nagusiak fakturak erakunde hornitzaileak ezarritako epeetan ez ordaintzea, iruzurra edo erreintzidentzia dira. Informazio gehiagorako, “Zerbitzuaren araudia” atala kontsulta dezakezu.


  • Nola kontsulta ditzaket nire fakturak?

    Nahi duzunean kontsulta ditzakezu zure fakturak bezero-gunearen bitartez. Gogoan izan zure kudeaketak online egin ahal izateko erregistratuta egon behar duzula. Erregistratuta ez bazaude, oso erraz eman dezakezu alta (ikus nola erregistratu bezero-gunean).

  • Nola pasatu naiteke faktura digitalera?

    Eremu Pribatuan erregistratuta egon behar duzu. Erregistratuta ez bazaude, erregistratu orain

    Zure eremu pribatuko bulegoan erregistratuta bazaude, sartu zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin, eta sartu paperik gabeko faktura digitalaren zerbitzua aktibatzeko atalean. Faktura bat egiten den bakoitzean, eskuragarritasuneskura dagoelako abisu bat jasoko duzu eta zuzenean deskargatu ahal izango duzu.

  • Ez dut uraren faktura ulertzen; zer ordaintzen da, zehazki?

    Edateko uraren horniduraren alta kontratuek indarreko legeek ezarritako tarifak dituzte. Gehienetan, zerbitzuaren fakturak uraren eta kontagailuaren zein estolderiaren kontserbazioaren tarifak hartzen ditu barne, eta kasurik gehienetan titularra izaten da zerbitzuaren emakidaduna. Bestalde, ingurumen tasak ere sartzen dira, kanon gisa, eta autonomia erkidegoa izaten da horien titularra; eta, azkenik, zaborren tasa ere eduki dezake barne hartuta, udala titular duena. Beraz, fakturaren zenbatekoaren %30-50 inguru izaten da uraren tarifa; gainerakoa zergak (BEZa), tributuak eta abar izaten dira.

    Era berean, aplikatutako kontzeptuen eta aldizkari ofizialetan argitaratutako tarifa aplikagarrien inguruko informazioa egon ohi da zure etxeko horniduraren fakturan, bai eta horien titularrak identifikatzeko modua ere, beharrezkoa izanez gero kontsultatu ahal izateko.

    Informazio gehiago jaso edo kontsultarik egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan bezeroaren arretarako kanalen bitartez.

  • Nork onartzen ditu uraren tarifak?

    Udala arduratzen da udalerrian zerbitzuari aplikatuko zaizkion tarifak onartzeaz, eta Prezio Batzordeak baimentzen ditu. Behin onartu eta baimenduta, dagokion aldizkari ofizialean argitaratzen dira.

  • Zer da zerbitzu-kuota?

    Berehalako disponibilitatea eta ur-zerbitzurako sarbide iraunkorra bermatzen ditu kuota horrek. Zenbateko finko bat da, eta emari nominalaren (hau da, zure kontagailutik pasatzen den kantitate estandarra) arabera kalkulatzen da. Tarifei eta etxebizitza motei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, kontsulta ezazu zure erakunde hornitzailearen webgunea.

  • Zer da estolderia-kuota?

    Estolderia-kuota enpresa hornitzaile batzuek biltzen dute udalen kontura. Estolderia-sarea zaindu eta mantentzeko da.

  • Zer maiztasun du uraren fakturak?

    Oro har, bi edo hiru hilabetean behin fakturatzen dira kontsumoak, udalerriaren arabera, betetako hornidura-aldika, Zerbitzuaren Erregelamendua betetzeko. Lehen aldia hornidura zerbitzua abian jartzen den egunetik kontatzen da.

  • Nire fakturaren maiztasuna edo periodikotasuna aldatzeko eska dezaket?

    Hilero ordaintzeko aukera ematen duen modalitate bat dago (12 TANTA); kuota finko bat ordaintzen da hilero, eta 12 hilabetera, benetako fakturazioaren arabera erregularitzatzen da. Ordainketa modalitate berri horrek ez dakar kontratu aldaketarik. Kontagailua betiko erregulartasunarekin irakurtzen eta fakturatzen da. Planaren baldintzak eta nola kontratatu ikus ditzakezu webguneko dagokion atalean

  • Uraren faktura jaso dut eta tarterik handienean fakturatu didate; zer esan nahi du horrek?

    Uraren tarifak zerbitzuaren kuota finko bat eta kontsumoaren kuota aldakor bat hartzen ditu barnean; bigarren hori kontsumo-tarteen arabera aplikatzen da, uraren erabilera efizientea sustatzeko, erabilera arduratsuak sarituta eta gehiegizko kontsumoa zigortuta, m3-ko prezio bat ezarrita; prezio hori handitu egiten da tarte bakoitzean.

    Informazio gehiago jaso edo kontsultarik egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan bezeroaren arretarako kanalen bitartez.

  • Nire ur-kontsumoa zero da, baina hala eta guztiz ere zerbitzu-kuota ordaintzen dut. Zergatik?

    Uraren tarifak zerbitzuaren kuota finko bat eta kontsumoaren kuota aldakor bat hartzen ditu barnean; bigarren hori ur zerbitzua berehala eta etengabe edukitzea bermatzeko aplikatzen da; zenbateko finkoa dauka fakturazio-aldi bakoitzeko, eta kontagailuaren diametro motaren arabera aplikatzen da.

    Informazio gehiago jaso edo kontsultarik egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan  bezeroaren arretarako kanalen bitartez.

  • Nire horniduraren fakturaren kopia behar dut. Nora jo dezaket?

    Erraz eta azkar egin dezakezu gure bezero-gunearen bidez, edo baita bezeroaren arretarako gure telefonoaren bitartez ere.

  • Nori deitu behar diot ur-isuririk eduki gabe nire ur-kontsumoa ohikoa baino handiagoa dela uste badut?

    Edozein ihes baztertzeko, zure etxeko instalazio guztia eta finkako ur-kontagailuen gelakoa (gehienetan eraikinaren sarreran egoten da) ikuskatzea gomendatzen dizugu. Kasu horretan, ihesik edukiz gero, etxejabeen komunitateari edo bezeroari dagokio instalazioa konpondu, kontserbatu eta mantentzea, ezarritako neurketa-ekipoa izan ezik. Zure etxeko edo finkako balizko ihes bat ikuskatzeko moduari buruzko zalantzarik edukiz gero, deitu gure matxura telefonora (eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, dago erabilgarri). Halaber, barruko zuren instalazioan edo finkan isuririk ez dagoela egiaztatu baduzu, baina zure kontsumoa ohikoa baino handiagoa bada, oraindik, deitu bezeroaren arretarako telefonora, eta ahalegin guztiak egingo ditugu laguntzeko.


  • Nola ordain dezaket uraren nire faktura?

    Hainbat ordainketa kanal ditugu, malgutasunik handiena eduki dezazun:

    • Banku-helbideratzea: bezero gehienek erabiltzen duten ordainketa-kanala, erraza eta erosoa. Zure banku-kontuaren IBANa (2 letra, 2 kontrol zenbaki eta 20 zenbaki gehiago) eta SEPA agiria, sinatuta, eman behar dizkiguzu. Helbideratu orain zure ordainagiriak, erosotasunez,  Bezeroen Eremuaren bitartez.
    • Web honetako  “Fakturen ordainketa” atala: kreditu edo zordunketa txartel bidezko online ordainketa. Ondorengo informazioa eduki beharko duzu: CPR kodea, jaulkitzailea, erreferentzia, identifikazioa eta zenbatekoa, ordainketa kodearekin batera fakturaren behealdean ageri dena.
    • Bezeroaren arretarako telefonoa
    • Fakturaren behealdean ageri den erakunde kolaboratzaileren batera jota (posta edo banku-erakundeak), eskudirutan edo bankuko txartelarekin ordaindu ahalko duzu, helarazi dizugun banku-kodea aurkeztuta.
    • Bezeroaren arretarako gure bulegoetara jota; bertan, kreditu edo zordunketa txartelarekin ordaindu ahalko duzu, edo ordainketa-dokumentu bat eskatu, gure erakunde kolaboratzaileetan eskudirutan ordaintzeko.
  • La Caixaren bezero izan behar dut nire fakturak ServiCaixa bitartez ordaindu ahal izateko?

    Ez, ez da beharrezkoa erakunde honen bezero izatea, ezta La Caixaren Linea Irekiaren erabiltzaile izatea ere. Gogoan izan gure erakunde kolaboratzaileen, bulego birtualaren edo  La Caixa - Online Ordainketakbitartez ere ordain dezakezula, edozein kreditu edo zordunketa txartelekin (Visa/Mastercard).

  • Nire banku-txartelak La Caixakoa izan behar du online ordaindu ahal izateko?

    Ez, ez da beharrezkoa La Caixa izatea txartelaren jaulkitzailea. Kreditu edo zordunketa txartel aktibo bat (Visa/Mastercard) edukitzea bakarrik da beharrezkoa.

  • Online ordainketak badu kosturik niretzat?

    Ez. Online ordainketek ez dute inolako kostu gehigarririk.


  • Nire lehen etxebizitza erosi dut. Alta eman behar al diot urari?

    Bai, alta eman behar diozu eta zure zerbitzura dauzkagun kontaktuko edozein bidez eman dezakezu, honako dokumentazio hau aurkeztuz:

    • NAN edo IFK edo AIZo
    • Bizigarritasun-zedula edo behin betiko kalifikazioaren zedula. Etxebizitza batek indarreko araudiak aurreikusten dituen gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen agiria da. Kontsultatu hemen zer Autonomia Erkidegotan den ezinbestekoa eta zer kasutan.
    • Jabetza-eskritura, erosketa-kontratu pribatua edo errentamendu-kontratua etxebizitzaren maizterra edo jabea zarela egiaztatzeko.
    • Kontuaren titularraren banku-helbideratzeari buruzko datuak (IBAN) eta SEPA Agindua, ordainagiria helbideratu nahi baduzu.
  • Lokal bat edo enpresa bat daukat. ¿Zer dokumentazio behar dut hornidura bati alta emateko?

    Arau orokor gisa, ondorengo dokumentazioa beharko duzu:

    • Alokairu kontratua, jabetza eskritura edo erosteko aukera, edo eroste edo alokatze ziurtagiria, higiezinaren jabeak edo administratzaileak egindakoa.
    • Hornidura-enpresak edo erakunde titularrak kontratazioaren eskatzaileari emandako ahalordetze- eskritura.
    • Ahalordedunaren IFZ/AIZaren kopia. Eskatzailea ez bada ahalordeduna, ahalorde-eskriturarekin batera, sozietateko ahalordedunak bete eta eskatutako baimen-gutuna ere aurkeztu behar da, sozietate edo enpresa baten izenean eta haren ordezkari gisa kontratatu ahal izateko.
    • Eskatzailearen IFZ/AIZ. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea.
    • Kontuaren titularraren banku-helbideratzeari buruzko datuak (IBAN) eta SEPA Agindua, ordainagiria helbideratu nahi izanez gero.
  • Zertan datza ur-horniduraren kontratuaren zenbatekoa?

    Hornidura-kontratuak hornidura-eskubideak barne hartzen ditu, kontratua sinatzean aldi bakarrean ordaintzen direnak.

  • Zenbat denbora pasako da, ura eduki arte, horniduraren alta egin ondoren?

    Kontratua gauzatu ondoren, zure etxebizitzak edo lokalak ur-konexioa badu eta kontagailua soilik jarri behar bada, ura izango duzu 24 ordu igaro baino lehen, baldin eta instalazioak behar diren baldintzak betetzen baditu eta etxebizitzan sartzeko aukera ematen badiguzu.
    Behar diren baldintzak kontsultatzeko, sartu gure konpromiso-gutunean.

  • Zer egin behar dut zerbitzuaren titularra aldatzeko?

    Baldin eta etxebizitza bat bada, honako hau aurkeztu behar da:

    • NAN edo IFK edo AIZ
    • Kontuaren titularraren banku-helbideratzeari buruzko datuak (IBAN) eta SEPA Agindua, ordainagiria helbideratu nahi izanez gero.
    • Jabetza-eskritura, erosketa-kontratu pribatua edo errentamendu-kontratua etxebizitzaren/lokalaren maizterra edo jabea zarela egiaztatzeko.
    • Kontagailuaren irakurketa

    Lokal komertzial edo industrial bat bada, honako hauek ere aurkeztu behar dira:

    • Irekitzeko lizentzia
    • Ordaindutako azken ordainagiria edo EJZko alta
  • Helbide berria dut. Beste alta bat egin behar dut ala nire etxebizitza berrian lehendik zegoen kontratuarekin jarraitu behar dut?

    Etxe-aldaketen kasuan edo etxebizitza bat hornidura-kontratua sinatu zuena ez den pertsona batek okupatzen duenean, titulartasun-aldaketa edo kontratu berria egin behar da. Subrogazioa heriotzaren ondorioz, ondasun-banaketaren ondorioz eta/edo enpresen bat egitearen ondorioz egin daitekeen kudeaketa da. Aurreko hornidura-kontratuaren eskubide eta betebehar guztiak subrogatzea esan nahi du eta ez du inolako kosturik.

  • Nire etxean sartzen utzi behar al diot enpresa hornitzaileko pertsonalari?

    Bai. Hornidura-eskatzaileek behar diren elementuak jartzen utzi behar diote enpresa hornitzaileari, eta baita erakundeak baimendu eta akreditutako pertsonalari sartzen utzi ere, hornidurarekin zerikusia duten baieztapen guztiak egin ahal izateko.

  • Nor arduratzen da kontagailuen konexioaz eta deskonexioaz?

    Kontagailuaren edo neurketa-aparatuaren konexioa eta deskonexioa erakunde hornitzaileak egiten du. Erakundeak instalazioa zigilatu dezake eta zigilua kentzeko baimena duen bakarra da.

  • Non jartzen da kontagailuen bateria?

    Banakako kontagailuen bateriak xede horretarako soilik erabiltzen diren lokal edo armairuetan jartzen dira. Armairuek higiezinaren behe solairuko erabilera erkideko zonan egon behar dute eta zuzeneko sarbidea izan behar dute sarreratik. Erretentzio-balbula bat jartzen da muntaga bakoitzaren jatorrian eta bakarkako kontagailuen bateriarekiko konexio-puntuan, banaketa-sarera ura itzul ez dadin.

  • Zer kontagailu-mota edo neurketa-ekipamendu mota daude?

    Arau orokor gisa eta kalerako irteera zuzena duten higiezinen kasuan, kontsumoen kalkulua eta kontrola ondorengo hauen bidez egingo da: Kontagailuen bateria: etxebizitza edo lokal bat baino gehiago badaude, nahitaezkoa da bakoitzerako kontagailu bat jartzea, zerbitzu komunetarako direnez aparte. Kontagailu bakarra edo orokorra: higiezin edo finka batek etxebizitza edo lokal bakarra badu, obretarako behin-behineko horniduretan eta obren egikaritze prozesuan dauden poligonoetan, barruko banaketa-sareak jasotzen ez diren bitartean.

  • Kontratatutako emaria handitzea eskatu edo jakinarazi behar al diot erakunde hornitzaileari?

    Bai. Bezeroek kontratatutako moduan eta kontratatutako erabilerarako erabili behar dute hornitutako ura. Horregatik, erakunde instalatzaileari eskatu behar diozu kontratatutako hornidura-emariak handitzea eskatzen duen instalazioen edozein aldaketarako edo hartzaile-kopuruaren edozein aldaketarako behar den baimena.

  • Etxebizitza-sustatzailea naiz. Eska al dezaket ur-hargune bat edo estolderia-hargune bat?

    Ur-hargune bat edo estolderia-hargune bat eskatzeko, edo nahi baduzu, obra-lizentziaren aurreko txosten bat eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztea behar duzu (Eskaera horiek aurrekontua ere badute):

    • NAN, IFK edo IFZ
    • Finkaren kokapen-planoa
    • Iturgintza- eta hustubide-instalazioaren planoak (etxebizitza bat baino gehiagoko eskaeretarako)
  • Nola eman diezaioket baja ur-zerbitzuari?

    Gure arreta-kanalen bidez eman diezaiokezu baja, honako agiri hauek aurkeztuta:

    • NAN edo IFZ
    • Kontagailuaren irakurketa
    • Eskatzailea eta titularra pertsona bera ez direnean, eskatzailearen NAN edo antzeko egiaztagiria eta berak sinatutako “baimen-aitorpena” ere beharko ditugu. Baja idatzizko eskaera bidez egin dezakezu.
  • Zer egin behar dut etxean ihesa daukadan jakiteko?

    Ondoren adieraziko dizugu zer urrats egin behar dituzun:

    • Lehenik eta behin, zure ur-kontagailua aurkitu behar duzu. Sartu finkako kontagailu-gelan. Kontagailuen baterian plano bat dago, eta bertan aurkituko duzu zure kontagailuaren kokalekua
    • Gero, begiratu kontagailuak behar bezala funtzionatzen duela. Horretarako, utzi txorrota bat irekita zure etxean edo lokalean. Esfera handiko orratz gorriak edo kontagailuko azken zifra gorriak (elektronikoa bada) gorantz mugitu behar dute. Txorrota irekita edukita, itxi kontagailuko pasoko giltza eta egiaztatu ez duela mugimendurik egiten.
    • Amaitzeko, ireki berriro pasoko giltza eta itxi etxeko txorrota guztiak ordubetez, gutxi gorabehera. Begiratu kontagailuak ur-kontsumorik erregistratu duen. Horrela bada, oso posible da ihesen bat izatea instalazioan, kontagailuak ura pasatzen bada soilik erregistratzen baitu kontsumoa.
  • Nori deitu behar diot ur-ihesaren bat badut?

    Ihesa baldin baduzu, harremanetan jarri behar duzu iturgin batekin edo enpresa espezializatu batekin edo zure etxeko aseguruak konponketa-mota horiek estaltzen dituen begiratu. Barruko instalazioen kontserbazioa eta haietan izaten den edozein matxuraren konponketa erabiltzailearen erantzukizunak direla gogorarazten dizugu, Ur Zerbitzuaren Erregelamenduak xedatzen duen bezala.

  • Nori deitu behar diot nire ur-hustubideak edo komunitatekoak matxura edo buxadurarik badu kaleko estolderiara irisi baino lehen?

    Estolderiako ur-hargunea matxuratuta edo buxatuta badago, barruko instalazioan edo estolderiaren kanalizazioan, finkaren jabea edo etxebizitzaren erabiltzailea da horren arduradun. Ur zikinak isurien sare orokorrera edo udal-estolderiara hustu behar dira. Enpresa pribatu batekin jarri behar duzu harremanetan, hondakin-isurien kanalizazioak desataskatzeko.

  • Ez dut urik etxean. Zer egin behar dut?

    • Lehenik eta behin, jakin ezazu ur-faltak zure etxeko ur-puntu guztiei eragiten dien. Horrela bada, jarri harremanetan auzokideren batekin denei eragiten dien jakiteko.
    • Auzokideek eraginik ez badute izan, begiratu zure etxe barruko pasoko giltza guztiz irekita dagoen. Ondoren, egiaztatu kontagailuak edo neurketa-ekipoak bi giltzak zabalik dituela (hau da, ezkerretara guztiz biraturik). Gogoan izan zure ur-kontagailua aurkitzeko giltza unibertsal batekin sartu behar duzula kontagailuen gelan; finkako atarian edo harreran egoten da gehienetan. Kontagailuen baterian plano bat dago, eta bertan aurkituko duzu zure kontagailuaren kokalekua.
    • Gauza horiek guztiak begiratu ondoren urik gabe jarraitzen baduzu, deitu gure matxuretarako telefonora eta gure esku dagoen guztia egingo dugu zuri laguntzeko.
  • Duela gutxi ur-matxura bat konpondu dute kalean eta orain ez daukat behar adinako presiorik etxean. Zer egin behar dut?

    Batzuetan, ihes bat gertatzen denean edo hura konpondu bitartean, uraren presioak harea-partikula txikiak garraia ditzake hodi orokorretatik edo finkako hodi partikularretatik. Zorionez, ez da ezer larria. Gehienetan, kanpoko matxura konpondu eta minutu batzuetara normalizatzen da horniketa, eta ohiko presioa berreskuratzen da. Hala ere, ohiko presiorik gabe jarraitzen baduzu, deitu gure matxuretarako telefonora eta gure esku dagoen guztia egingo dugu zuri laguntzeko.

  • Ez dut ur-presiorik etxean. Zer egin behar dut?

    • Egiaztatu zure etxeko uraren giltza guztiz zabalik dagoela Presioa murrizteko aparaturen bat baldin badaukazu, begiratu ondo funtzionatzen duela
    • Ondoren, egiaztatu kontagailuak edo neurketa-ekipoak bi giltzak zabalik dituela (hau da, ezkerretara guztiz biraturik). Gogoan izan zure ur-kontagailua aurkitzeko giltza unibertsal batekin sartu behar duzula kontagailuen gelan; finkako atarian edo harreran egoten da gehienetan. Kontagailuen baterian plano bat dago, eta bertan aurkituko duzu zure kontagailuaren kokalekua.
    • Gauza horiek guztiak begiratu ondoren presiorik gabe jarraitzen baduzu, deitu gure matxuretarako telefonora eta gure esku dagoen guztia egingo dugu zuri laguntzeko.
  • Ez dut presiorik etxeko ur beroan. Zer egin behar dut?

    Gogoan izan ur-enpresak banaketa-sare nagusiaren bitartez bakarrik hornitzen dizula ura. Horrek esan nahi du ur hotza dela.Ireki etxeko edozein iturri, eta egiaztatu ur hotzak ohiko presioa duela. Horrela ez bada begiratu nola dagoen barruko pasoko giltza eta ziurtatu kontagailuak edo neurketa-ekipoak pasoko bi giltzak zabalik dituela (hau da, ezkerretara guztiz biratuta). Gogoan izan zure ur-kontagailua aurkitzeko giltza unibertsal batekin sartu behar duzula kontagailuen gelan; finkako atarian edo harreran egoten da gehienetan. Kontagailuen baterian plano bat dago, eta bertan aurkituko duzu zure kontagailuaren kokalekua. Hala ere ur beroan presiorik ez baduzu, jarri harremanetan iturgin batekin edo zure etxeko aseguruarekin instalazioa eta ur beroaren zirkuitua azter ditzaten.

  • Zer behar dut bezeroen atalean erregistratzeko?

    Gure konpainiaren ur-hornidurako kontratu baten titularra izan behar duzu eta inprimakian eskatzen zaizkizun eta bezero gisa eman zenizkigun datu pertsonalak sartu, kontratu-zenbakia, NAN edo AIZ eta azken fakturaren zenbatekoa barne.

    Erabiltzaile-izen bat, erraz gogoratzeko moduko pasahitz bat eta guk jakinarazpenak bidaltzeko posta elektronikoko helbide bat sartu beharko dituzu.

    Orduan alderdi pribatuan sartuko zara eta gurekin egin beharreko kudeaketak egin ahal izango dituzu.

  • Nire horniduraren fakturaren kopia behar dut. Nora jo dezaket?

    Erraz eta azkar egin dezakezu gure bezero-gunearen bidez, edo baita bezeroaren arretarako gure telefonoaren bitartez ere. Bideo tutorial honetan nola egin azaltzen dugu.

    • Zure fakturak deskargatzea oso erraza da webguneko Bezeroen Arloan alta eman baduzu. Sartu zure kontuan eta joan menu nagusiko "online kudeaketak" atalera. Ondoren, jo ezazu "fakturen deskarga masiboa" atalera. Egin klik "eskatu deskarga" erlaitzean eta bete beharrezko eremuak: eman nahi duzun izena deskargari eta adierazi nahi duzun denbora tartea. Fakturak nola hautatu ere aukera dezakezu, nortasun agiriaren edo kontratu zenbakiaren arabera. Jarraian, deskargatu nahi dituzun fakturak banan-banan markatu eta "jarraitu" sakatu. Egiaztatu hautatutako fakturak behar dituzunak direla. Excel batean deskarga ditzakezu, "Zerrenda deskargatu" botoiarekin. PDF formatuan deskargatzeko, egin klik 'Berretsi' botoian, zure eskaera prozesatzeko. Mezu elektroniko bat jasoko duzu, fakturak behar bezala deskargatu direla jakinarazteko. Ez baduzu posta zure sarrera-erretiluan ikusten, gogoratu spam karpeta berrikustea. Une horretatik aurrera, fakturak eskura izango dituzu 'Eskatutako deskargak' erlaitzean, eta PDF formatuan deskargatu ahal izango dituzu. Webgunearen bidez, dena da abantaila.
  • Nola ordain dezaket uraren nire faktura?

    Hainbat ordainketa kanal ditugu, malgutasunik handiena eduki dezazun:

    • Banku-helbideratzea: bezero gehienek erabiltzen duten ordainketa-kanala, erraza eta erosoa. Zure banku-kontuaren IBANa (2 letra, 2 kontrol zenbaki eta 20 zenbaki gehiago) eta SEPA agiria, sinatuta, eman behar dizkiguzu. Helbideratu orain zure ordainagiriak, erosotasunez,  Bezeroen Eremuaren bitartez.
    • Web honetako  “Fakturen ordainketa” atala: kreditu edo zordunketa txartel bidezko online ordainketa. Ondorengo informazioa eduki beharko duzu: CPR kodea, jaulkitzailea, erreferentzia, identifikazioa eta zenbatekoa, ordainketa kodearekin batera fakturaren behealdean ageri dena. Bideo tutorial honetan nola egin azaltzen dugu.
    • Zure fakturak webgunetik ordain ditzakezu, Bezeroen Arloan erregistratu beharrik izan gabe. Oso erraza da, ordaindu nahi duzun faktura eskura izatea eta urrats hauek jarraitzea besterik ez duzu behar: Menu nagusian, jo ezazu "Zure zerbitzua" atalera, eta aukeratu "Fakturen ordainketa". Sartu banketxera pantailaren behealdetik. Ez da beharrezkoa erakundearen bezero izatea ordaindu ahal izateko. Aukeratu "Ordaindu orain CPR kodearekin" eta bete eskatutako datuak. Fakturaren beheko aldean aurkituko dituzu: CPR, igorlea, erreferentzia, identifikazioa eta zenbatekoa. Idatzi fakturaren beheko aldean aurkituko dituzun eskatutako datuak. Ez ahaztu gidoirik gabe sartzea eta zenbateko zehatza adieraztea. Datuak bete ondoren, zure banku-txartelaren informazioa sartzea baino ez da falta izango. Prozesua amaitzeko, egin klik "ordaindu" botoian. Zure fakturak ere ordain ditzakezu, Bezeroen Arloan erregistratu bazara. Sartu zure kontuan eta sakatu "Nire fakturak". Ordaintzeke dauden fakturak beheko aldean agertzen dira. Sakatu "Ikusi online faktura", gero "Ekintzak" eta deskargatu faktura pdf formatuan, gero beharko baituzu. Itzul zaitez aurreko atalera, "Nire fakturak". Sakatu "Online ordainketa" eta sartu banketxean. Hautatu "Ordaindu orain barra-kodearen zenbakiarekin" aukera. Identifikazio-kodea sartzeko, begiratu deskargatutako fakturaren beheko aldea. Barra-kodearen azpian, kopiatu eta itsatsi behar duzun zenbakia aurkituko duzu, eskatutako eremuan. Idatzi zure erabiltzaile-emaila eta sakatu "Hasi ordainketa". Banku-txartelaren datuak sartzea eta prozesua amaitzeko "Ordaindu" botoian klik egitea besterik ez da falta. Webgunearen bidez, dena da abantaila.
    • Bezeroaren arretarako telefonoa
    • Fakturaren behealdean ageri den erakunde kolaboratzaileren batera jota (posta edo banku-erakundeak), eskudirutan edo bankuko txartelarekin ordaindu ahalko duzu, helarazi dizugun banku-kodea aurkeztuta.
    • Bezeroaren arretarako gure bulegoetara jota; bertan, kreditu edo zordunketa txartelarekin ordaindu ahalko duzu, edo ordainketa-dokumentu bat eskatu, gure erakunde kolaboratzaileetan eskudirutan ordaintzeko.
  • Nola jaulki dezaket nire fakturetako baten ordainketa-dokumentu bat?

    Bideo tutorial honetan nola egin azaltzen dugu.

    • Lehenik eta behin, ordaintzeke dagoen faktura baten ordainketa agiria eskatzeko, bezeroen arloko zure kontuan sartu behar duzu, eta, ondoren, menuko "online kudeaketak" atalera jo. Sartu ondoren, egin ditzakezun kudeaketak bistaratu ahal izango dituzu, tipologiaren arabera taldeka sailkatuta. Jarraian, "Ordainketa agiriak" aukera hautatu behar duzu, "Fakturak eta ordainketak" kudeaketa-taldean. Jarraian, ordaintzeke dauden fakturak dituen kontratua hautatu eta "jarraitu" sakatu. Hurrengo urratsean, aukeratu dokumentua behar duzun fakturak eta sakatu "ordainketa agiria sortu" botoia. Orduan, berrespen mezu bat agertuko da, eragiketa ezeztatzeko edo "agiria sortu" botoiarekin jarraitzeko aukera ematen duena. Azkenik, "Ordainketa agiria deskargatu" botoia sakatu behar duzu dokumentuaren PDFa sortzeko. Dokumentu hori zure ordenagailuan gordeko da, eta behar duzun unean inprimatu ahal izango duzu. Web orriaren bidez, dena da abantaila!