Baimenak

Baimenak eta SEPA agindua

 

Bidal iezaguzu baimenaren inprimakia eta utzi zure kudeaketak beste baten esku

Hornidura-kontratuarekin lotutako izapideak eta kudeaketak norbaiten esku utzi behar badituzu, kudeaketak egiteko baimena emango diozun pertsona gaitu egin behar duzu.

 

Zer baimen-mota behar duzu?

  • Baimen orokorral: Kontratuaren titularra ez den hirugarren batek kudeaketa hauek egin ahal izateko behar da:
    • Fakturen kopiak eskatzea
    • Ordainketekin eta zorrak erregularizatzearekin lotutako kudeaketak egitea
    • Fakturak bidaltzeko datuak eguneratzea
    • Kobrantzarako banku-datuak aldatzea
    • Erreklamazioak izapidetzea
    • Harremanetarako datuak eguneratzea, telefono-zenbakia eta e-postako helbidea barne
    • Faktura digitala aktibatzea

Baimena indarrean egongo da harik eta, titularra zaren aldetik, baimena ukatuta dagoela adierazten diguzun arte, edo kontratuak zure izenean egoteari uzten dion arte.

  • Kontratatzeko baimena: Hirugarren batek kontratazio-kudeaketaren bat noizean behin eta zure izenean egin ahal izateko behar da; adibidez, alta ematea, baja ematea edo izena aldatzea.

 

Nola izapidetzen da baimena?

  1. Deskargatu behar duzun baimen-mota
  2. Bete inprimakia eskatzen diren datuekin eta sinatu
  3. Bidal iezaguzu harremanetarako bideakbaliatuz, eta erantsi kontratuaren titularraren eta baimendutako pertsonaren nortasun-agiria
  4. Zehaztu zer eskaera egin nahi duzun

 

Bidal iezaguzu SEPA agindua banku-helbideratzea formalizatzeko

Beharrezkoa da banku-kontuaren titularrak hura berea dela egiaztatzeko, eta ur-horniduraren kontratuaren ordainketa helbideratzea formalizatzeko.

  1. Deskargatu SEPA agindua .
  2. Bete inprimakia eskatzen diren datuekin eta sinatu
  3. Bidal iezaguzu harremanetarako bideak baliatuz eta zehaztu ur-horniduraren helbidea eta kontratu-zenbakia