Konpromisoen gutuna

Carta de Compromisos Aquarbe

Gure bezeroak erabat asebetetzen ditugula bermatzen dugu

 

Aquarben, gure zerbitzua hobetzeko eta gure bezeroen asebetetze-maila bermatzeko lan egiten dugu egunero. Etengabeko hobekuntza helburu, bost konpromiso hauek hartzen ditugu gure gain:

  • Ardura

    24 orduko epean instalatzen dugu kontagailua

    "Eskaera formalizatu ondoren, kontagailua zure etxebizitza edo lokalean 24 orduko epean, gehienez, instalatzeko konpromisoa hartzen dugu."

    Zure etxebizitza edo lokalerako horniduraren alta eskatzen duzunean, 24 orduko epean, gehienez, instalatzeko konpromisoa hartzen dugu, baldin eta kontagailu-bateria bidezko hornikuntza egin badaiteke finkan, kontratua formalizatu eta hurrengo egun baliodunetik zenbatzen hasita, (larunbatak eta jaiegun nazional, autonomiko edo lokalak egun baliogabeak edo lanik gabeko egunak dira)

    Konpromisoa beteko ez bagenu (salbuespena eta betekizun guztiak aintzat hartuta) 6 €-ko kalte-ordaina emango dizugu automatikoki (jaulkitako hurrengo fakturan deskontatuko dizugu zenbatekoa, edo kontuan ordaindu).


    Baldintzak:

    • Amaitutako kanpo- zein barne-hargunea izan beharko du finkak, eta edateko uraren barne-instalazioa behar bezala amaituta eta Ur Zerbitzuak onetsita ere, Uren Udal Zerbitzuko erregelamenduarekin eta indarreko legediarekin bat.
    • Ur Zerbitzuko langileek giltza homologatuaren bidez sartu ahalko dute kontagailuen gelara. Kontagailuen gelaren barneraino ezin bada iritsi edo gelak ez baditu betetzen Uren Udal Zerbitzuko erregelamenduak eta indarreko legediak xedatutakoaren araberako betekizunak, hartutako konpromisotik salbuetsita geratuko da Aquarbe.
    • Instalazio berriko kontagailu-baterietan eskatutako hornidura-altak ere konpromiso honetatik salbuetsita geratuko dira.
    • Konpromisoa hornidura-kontratuaren erabiltzaile titularrei soilik aplikatuko zaie.
  • Eraginkortasuna

    Ohikoak ez diren kontsumoak identifikatzeko konpromisoa hartzen dugu

    "Gure irakurleek gehiegizko kontsumoak detektatzen badituzte etxebizitzan, berehala emango dizugu horren berri, bai aurrez aurre etxeko postontzian ohar bat utziz edo jakinarazpen bat postaz bidaliz. Bestetik, gehiegizko kontsumoa ezagutarazteko ohar pertsonal bat ekar lezake fakturak."

    Zer da gehiegizko kontsumoa?:

    • Azken 6 aldien batez besteko kontsumoaren %50etik gorakoa dena, baldin eta hileko 15 m3-koa edo hortik gorakoa bada.

    Gehiegizko kontsumoa detektatuko bazenu jaulkitako azken fakturan eta guk ez bagenu identifikatu edo jakinarazi, 6 €-ko kalte-ordaina emango dizugu automatikoki (jaulkitako hurrengo fakturan deskontatuko dizugu zenbatekoa, edo kontuan ordaindu)..


    Baldintzak:

    • Enpresak egindako benetako irakurketa bat izan behar du, eta ez bezeroak berak kalkulatutako kontsumoak edo emandako irakurketak.
    • Gutxienez fakturatutako sei irakurketa-aldi ez dituen kontratu oro konpromiso honetatik salbuetsita gertatuko da.
    • Konpromisoa hornidura-kontratuaren erabiltzaile titularrei soilik aplikatuko zaie.
  • Hurbiltasuna

    Gehienez ere 10 laneguneko epean erantzungo diogu zure edozein kexa edo erreklamaziori

    "Merkataritza-izaerako erreklamazioak, konpainiari zuzenenean bidalitakoak, 10 laneguneko epean, gehienez, aztertu eta erantzuteko konpromisoa hartzen dugu, erreklamazioaren arrazoia edo hura aurkezteko erabilitako bidea edozein izanik ere."

    Merkataritza-izaerako erreklamazioren bat egingo bazenu (fakturatutako kontsumoa, fakturan zordundutakoa, kontagailuaren funtzionamendua, kontratuaren baldintzak eta bezeroarentzako zerbitzuaren kalitatea), gehienez ere 10 laneguneko epean erantzuteko konpromisoa hartzen du enpresak.

    Konpromisoa beteko ez bagenu (salbuespena eta betekizun guztiak aintzat hartuta) 6 €-ko kalte-ordaina emango dizugu automatikoki (jaulkitako hurrengo fakturan deskontatuko dizugu zenbatekoa, edo kontuan ordaindu).


    Baldintzak:

    • Konpromisoa bezeroari erantzuteko da, eta ez kexa edo erreklamazioa ebazteko. Erreklamazioen berri emateko sisteman erregistratu zen egunetik zenbatzen hasiko da erreklamazioa (larunbatak eta jaiegun nazional, autonomiko edo lokalak egun baliogabeak edo lanik gabeko egunak dira).
    • Bezeroa egunean egongo ez balitz ordainagirien ordainketan kexa edo erreklamazioa aurkeztu zuen egunera arte, konpromiso horretatik salbuetsita geratuko da Aquarbe.
    • Konpromisoa hornidura-kontratuaren erabiltzaile titularrei soilik aplikatuko zaie.
    • Beren izaera dela-eta ebazteko epe luzeagoa eskatzen duten erreklamazioak baztertu egingo dira.

      • Kontsumitzaileen bulegoen edo beste erakunde ofizialen bidez aurkeztutako erreklamazioak (kontagailuaren egiaztatze ofizialak barne).
      • Ebatzi ahal izateko beharrezkoa balitz kontagailua aldatu eta instalatutako kontagailuan irakurketa berria egitea horniduraren kontsumoa kalkulatzeko, erreklamazio horiek ere baztertu egingo dira.
      • Kalte edo lesioengatiko ondare-erreklamazioak.
      • Uraren kalitateari buruzko erreklamazioak.
      • Hornidurari lotuta ez dauden erreklamazioak.
  • Zehaztasuna

    Zure kontagailuaren irakurketa zuzena egiteko konpromisoa hartzen dugu.

    "Fakturak kontagailuaren benetako irakurketaren arabera kalkulatzen saiatzen gara beti. Gure konpromisoa irakurketa zuzen egitea da. Zuzen egingo ez bagenu eta irakurketa-akatsa detektatuko bazenu azken fakturan, 6 laneguneko epean berregingo dugu faktura."

    Faktura gure langileek oker egindako irakurketa baten arabera kalkulatu dela antzemango bazenu, guri jakinarazi beharko zeniguke (hurrengo faktura jaulki aurretik betiere), akatsa egiaztatu ahal izan dezagun. Gure langileak berriro sartuko dira finkara irakurketa berria egiteko, akatsa ote dagoen egiaztatzeko eta jaulkitako faktura berriro egiteko, 6 laneguneko epearen barruan enpresako langileak kontagailura iristen direnetik zenbatzen hasita.

    Konpromisoa betetzen ez badugu (salbuespena eta betekizun guztiak aintzat hartuta), faktura irakurketa egokiarekin berregin eta 6 €-ko kalte-ordaina emango dizugu automatikoki (jaulkitako hurrengo fakturan deskontatuko dizugu zenbatekoa, edo kontuan ordaindu).


    Baldintzak:

    • Konpromiso honetatik kanpo geratuko dira estimazioetan oinarritutako irakurketen eta bezeroak berak ekarritako irakurketen bidez kalkulatutako fakturak, bai eta barne-instalazioetan izandako aldaketek edo kontagailuen manipulazioek eragindako irakurketa okerren bidez kalkulatutakoak ere, baldin eta haietan enpresak esku hartu ez badu edo hari komunikatu ez bazaio, Uren Udal Zerbitzuko erregelamenduarekin eta indarreko legediarekin bat.
    • Enpresako irakurleak egiaztatu ahal badu soilik konpentsatuko da irakurketa-akatsa.
    • Konpromisoa hornidura-kontratuaren erabiltzaile titularrei soilik aplikatuko zaie.
  • Profesionaltasuna

    Berehala gauzatzen ditugu merkataritza-kudeaketak

    “Zuk eskatutako ondoko merkataritza-kudeaketak berehala gauzatzeko konpromisoa hartzen dugu:

    Etxebizitzetarako horniduraren titularra aldatzea Korrespondentziarako helbidearen datuak eguneratzea Bankuko datuak eguneratzea Fakturen kopiak jaulkitzea.“

    Goiko merkataritza-kudeaketaren bat eskatzen badiguzu (telefono bidezko edo aurrez aurreko kanalen bitartez egin baduzu eta emandako datuak osoak eta egokiak badira), berehala artatu eta gauzatuko da.

    Konpromisoa beteko ez bagenu (salbuespena eta betekizun guztiak aintzat hartuta) 6 €-ko kalte-ordaina emango dizugu automatikoki (jaulkitako hurrengo fakturan deskontatuko dizugu zenbatekoa, edo kontuan ordaindu).


    Baldintzak:

    • Ikuskapen-txostena edo bezeroak dokumentazio osagarria aurkeztea eskatzen duten kudeaketak baztertu egingo dira.
Aquarbek egonkortasun-egoeretan hartzen ditu bezeroekiko zerbitzu-konpromiso horiek. Ez dira ez-betetzat joko Aquarberi eragotzi ezin dakizkiokeen arrazoiek eragindako salbuespenezko egoerak, hala nola ezinbesteko edo ezusteko kausek eragindakoak.