Uraren kalitatearen kontrola

Eduki publikatzailea

Zure uraren kalitatea kontrolatzen dugu

 

Kontrol Analitikorako Urteko Plana garatu dugu, osasun-agintaritzarekin bat. Analizatu beharreko parametroak ezartzen ditu planak, eta zenbatean behin egin behar den ere, uztailaren 20ko 902/2018 Errege Dekretuak xedatutakoari zorrotz-zorrotz jarraituta betiere (otsailaren 7ko 140/2003 Errege Dekretua aldatzen du, giza kontsumorako uraren kalitatearen osasun-irizpideak xedatzen dituena).

Aquarben, uraren osasungarritasuna, kalitatea eta garbiketa bermatzeko lan egiten dugu. Horretarako, indarreko legediak xedatutako higiene- eta osasun-betekizun guztiak betetzen ditugu, pertsonen osasuna babeste aldera.

Kanpo-laborategi ziurtatu batek egiten ditu analisi guztiak; horrela, goreneko fidagarritasun-estandarrak bermatzen dira lortutako emaitzei dagokienez. Emaitzak Osasun Ministeriora igortzen dira, eta Kontsumo Uraren Informazio Nazionaleko Sisteman (SINAC) txertatu.

Aukeratu zure udalarria, eta uraren kalitatea kontrolatzeko sistema ezagutuko duzu.

Eduki publikatzailea

Analizatu beharreko parametroak

Kontrol-analisiak banaketa-sarean

Uraren ezaugarri fisiko-kimiko, organoleptiko eta mikrobiologikoak zehazteko.

Sarearen eta andelen analisi osoa

Ezaugarri organoleptiko, fisiko-kimiko eta mikrobiologikoak, metalak, trihalometanoak, pestizidak eta hidrokarburo aromatiko poliziklikoak zehazteko.

Erradioaktibitatearen analisia

140 Errege Dekretuan egindako azken aldaketak xedatu zuen aktibitate erradioaktiborako potentziala zehaztu behar dela giza kontsumorako uretan.

Eduki publikatzailea

groupid: 453454, currentGroupId: 453454

 

Kontrolak

 

Halaber, kontrol automatikoko sistemak ditugu, uraren kalitate-adierazleak aldi oro kontrolatu eta zuzentzeko bide ematen digutenak, teleaginte eta telekontrolaren bidez.

Kontrol automatikoek laborategian egindako kontrolak osatzen dituzte, hain zuzen ere, giza kontsumorako uraren kalitatearen osasun-irizpideak ezartzen dituen Edateko Uraren Kalitatea kontrolatzeko Plana betetzeko egiten direnak.