Kontratazio baldintza orokorrak

Condiciones generales de contratación

Aquarbek, gardentasuna eta bere jarduerari buruzko informaziorako sarbide publikoa ziurtatze aldera, erabaki du egiten duen kontratazioari buruzko informazio jakina hedatzea, Internet bidez.

Atal honetan, esanguratsutzat jotzen dituen kontratuzko jarduerari buruzko datu eta informazio guztiak sartu ahalko ditu Aquarbek, hala nola kontratuzko esparru orokorra, baldintza orokorrak, sozietatearen kontratista izateko gutxieneko betekizunak, abiatutako kontratazio-prozedurak eta haiei buruzko dokumentazioa eta, oro har, baita onura orokorrerako egokitzat edo ondorio hauetarako esanguratsutzat jotzen duen edozein informazio ere, hala nola sozietatearekin kontratazio-helburuetarako harremanetan jartzeko baliatu litezkeen harreman-puntuak eta komunikabideak.