Eduki publikatzailea

Zure kontratua kudeatzean, ahalik eta probetxurik handiena atera nahi al diozu gure web-orriari?

Ikusi bideo tutorialak, haietan urratsez urrats azaltzen dugu-eta kudeaketak nola egin.

Web-orriko Bezeroaren eremuan , zure kontratuarekin zerikusia duten kudeaketa guztiak egin ditzakezu, eroso, arin eta aise, nahi duzunean eta nahi duzun gailuan (telefono mugikorra, ordenagailua...).

Bideo tutorial labur batzuk prestatu ditugu eremu pribatuaren funtzionamendua azaltzeko, zer kudeaketa egin ditzakezun eta zer alde on dituen jakin dezazun.

  • Erregistratu Bezeroen eremuan: jarraitu urratsei alta eremu pribatuan alta emateko, eta hasi kontratua kudeatzen horren premia duzunean.

       

  • Prestatu ordainketa-agiri bat: sortu fakturetarako ordainketa-agiria, eta ordaindu itzazu banketxearen bidez. Baztertu joan-etorriak, eta erabili agirian sortzen dugun kodea; era horretan, faktura ordaindu ahal izango duzu zure banketxearen web-orriaren bidez.

       

  • Deskargatu fakturak: ikusi fakturen historia, eta deskarga itzazu behar dituzunak formatu elektronikoan.

       

  • Fakturak ordaintzea: ordainagiriak helbideratuta ez badituzu, baina banku-txartela baldin baduzu, sartu eta ordaindu fakturak ordaintzeko pasabide baten bitartez.

       

Jakin nola atera probetxua eremu pribatuari, eta ikusi zer erraztasun jartzen dizkizugun eskura, kudeaketa guztiak beharra duzunean egin ditzazun.