Eduki publikatzailea

Urretxuko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 200 ikasle baino gehiagok hartzen dute parte Aqualogia hezkuntza-programan.

Programa Urretxu-Zumarraga ikastolan eta Gainzuri ikastetxe publikoan gauzatu da aste honetan

Aquarbek, Urretxun eta Zumarragan bi udalekin batera uraren udal-zerbitzua kudeatzen duen enpresak, Aqualogia hezkuntza-programa egin du aste honetan Urretxu-Zumarraga ikastolan eta Gainzuri ikastetxe publikoan, biak Urretxun kokatutakoak. Guztira bi ikastetxeetako 207 eskola-umek hartu dute parte.

Aqualogia Lehen Hezkuntzako eskola-umeei berariaz zuzendutako hezkuntza-programa bat da. Programa horrekin, umeak uraren eta ingurumenaren garrantziari buruz kontzientziatzen lagundu nahi du, uraren ziklo naturalaren eta hiri-zikloaren ezagutzan prestatu nahi ditu eta baliabide hain garrantzitsuaren kontsumo arduratsuaren ohiturak sustatu nahi ditu haiengan, haien partaidetza eta interakzioa indartuz teknologia berrien bidez: esperimentu errazen bidez eta hainbat baliabide digital erabiliz, eskola-umeek jolastuz ikasten dute ura modu desberdinean erabiltzen, gure etxeetara nola iristen den, edan ahal izateko edo ingurune naturalera itzultzeko zer tratamendu egin behar dizkiegun, etab.