Eduki publikatzailea

Edateko uraren jatorria Zumarragan

Zumarragako udalerrian edateko ura hornitzeko dauden ur-baliabideek bi jatorri dituzte:

  • Gipuzkoako Urak-i egindako erosketa: Zumarragako ur-ekarpen nagusia Gipuzkoako Ur Partzuergoari egindako erosketatik dator; zehazki, Urola Garaiko hornidura-sistematik. Barrendiolako urtegitik hartutako azaleko ura da. Tratatu ondoren, Zumarragako, Urzabaletako eta Urzabaleta Goikoko biltegietara eramaten da, eta handik banatzen da herritarrentzat.

  • Berezko ur-bilketak: Barrendiolako urtegiaren ekarpenetik bereizitako bi hornidura-eremu daude, eta hartune propioen bidez hornitzen dira:

Izaspiko iturburua: Izaspiko iturburutik datorren lurpeko ur-baliabide bat da. Grabitate bidez, Elorriaga eta Antiguako deposituetara eramaten da, eta handik hornitzen dira Antigua, Sagazpe eta Adingabeen Zentroa.

Aginagako iturburua: Aginagako iturburutik datorren lurpeko ur-baliabidea da, eta biltegira eramaten da, handik Aginagako eremura.

 

Edangarri bihurtzeko tratamendua

Hornitutako ura Barrendiolako Edateko Ura Tratatzeko Estazioan (EUTE) tratatzen da, eta Gipuzkoako Urak Ur Partzuergoak kudeatzen du. Bertan, edangarri bihurtzeko prozesua egiten da: aurreozonizazioa, erreaktiboak nahasteko ganbera, dekantazioa, bitarteko ozonizazioa, iragazketa desinfekzioa.

Izaspi eta Aginagako hartuneetatik datorren ura desinfektatu egiten da, goiburuko biltegietan dauden sodio hipokloritoa dosifikatzeko sistema automatizatuen bidez banatu aurretik.

Uraren jatorriari eta edangarri bihurtzeko prozesuari buruzko datuak SINACen (Kontsumoko Uren Informazio Sistema Nazionala) kontsulta daitezke.