Berrikuntzaren eta digitalizazioaren

Digitalización en innovación

Berrikuntza gure lanaren ezaugarri nagusietako bat da, funtsezko tresna baita uraren kudeaketak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko.

Etengabeko berrikuntzari esker, eta puntako teknologiak eta tresna digital berriak erabiliz, baliabide hidrikoak modu efizienteagoan kudeatzea lortzen dugu, ingurumenaren gaineko inpaktuak gutxituz eta herritarrei zerbitzu hobea eta ingurune osasungarriagoa eskainiz.

Ur-baliabideen kudeaketan berrikuntza aplikatzea funtsezkoa da hiriak eta lurraldeak jasangarriagoak izateko, bai eta klima-aldaketaren aurrean prestatuta egoteko, gero eta kalteberagoak bihurtzen baikaitu muturreko fenomenoekiko (lehorteak eta uholdeak) eta ur-eskasiarekiko. 

Etengabe egiten dugu lan gure zerbitzua hobetzeko eta gizarteak ur-baliabideei dagokienez gaur egun dituen eta etorkizunean izango dituen beharrei erantzun ahal izango diegula bermatzeko. Horregatik, pertsonentzako arreta hobetzeko eta prozesu efizienteagoak eta jasangarriagoak sortzeko aplikatzen dugu berrikuntza.

Berrikuntza gure helburuan sakon txertatuta dagoen filosofia da. Kontua ez da teknologiak eta tresnak aplikatzea soilik, baizik eta talentuaren, ezagutzaren eta arazoak konpontzearen alde etengabe egitea apustu, modu sortzaile eta proaktiboan, eragile sozial guztiekin aliantzak eta lankidetza sustatuz.