Legezko baldintzak

ERABILTZAILEEN PRIBATUTASUN POLITIKA

groupid: 453454, currentGroupId: 453454

 

 

AQUARBE, S.A.U.-k labur-labur, erraz eta argi azaldu nahi dizu zuk emandako datu pertsonalak nola erabiltzen dituen. Horretarako, bere pribatutasun politikaren laburpena jarri du zure eskura; testu osoa, datuen babeserako araudi berrira egokitutakoa, https://www.aquarbe.es/proteccion-de-datos helbidean kontsulta daiteke.

 

Erabileraren arduraduna

AQUARBE, S.A.U.-ren ardura izango da zure datu pertsonalak tratatzea. (aurrerantzean, AQUARBE); helbidea, Ibarrekolanda kalea, 19, Bilbo. 48.015 (Vizcaya).

Datuen babeserako ordezkaria

 

Posta: Helbidea, Ibarrekolanda kalea, 19, Bilbo. 48.015 (Vizcaya), Datuen Babeserako AQUARBEren Ordezkariari.

  • Datuen Babeserako AQUARBEren Ordezkaria (“DPO”) zure zerbitzura dago zure datu pertsonalen tratamenduaren inguruko edozein zalantza argitzeko

Erabileraren helburuak

Webgunearen bisitariak

Gure webgunea gure bezero izan gabe bisitatzen baduzu, harremanetarako inprimaki /e-mailen bitartez zeure borondatez ematen dizkiguzun datuak jasoko ditugu, zure eskaerari edo kontsultari erantzuteko. Gogoan izan gure webguneak cookieak erabiltzen dituela (Kontsulta ezazu Cookie Politika https://www.aquarbe.es/politica-de-cookies).

 

Bulego Birtualaren bezeroak eta erabiltzaileak

Bulego Birtualaren bezero/erabiltzaile bazara, aurreko helburuetarako ez ezik, helburu hauetarako ere erabili ahalko ditugu zure datuak:

  • Kontratatu duzun ur zerbitzua eta gainerako zerbitzuak emateko.
  • Ur horniduraren eta kontratatutako gainerako zerbitzuen inguruan sortzen diren intzidentziak izapidetu eta konpontzeko.
  • Zuk zeure borondatez egiten dizkiguzun eskaerei (erreklamazioak, zalantzen inguruko kontsultak, larrialdi-deiak eta abar, besteak beste) kasu egitea.
  • Zure ur-kontsumoaren inguruko informazioa ematea.
  • Ur-horniduraren inguruko estatistikak edota inkestak egitea, zure kontratua indarrean egon bitartean.
  • Bulego birtualerako sarbidea eta horren erabilera kudeatzea.
  • Zerbitzuarekin loturarik ez duten inkestak egiteko, AQUARBEri edo SUEZ Taldeari buruz duzun pertzepzioa jakiteko, zure kontratuak iraun bitartean eta zure baimena ematen badiguzu, betiere.
  • AQUARBEen jarduerari, horrek antolatzen dituen ekintzei, edo horrek ematen duen zerbitzuaren kudeaketari dagokionez bestek antolatzen dituztenei buruzko informazio komertziala bidaltzea, zuk baimena emanez gero, betiere.
  • Zure ur-kontsumoaren etengabeko jarraipena egiteko eta zuk emandako beste datu batzuk uraren sektorearekin lotutako promozioak eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko erabiltzeko, zerbitzu hori duzun bitartean eta zure baimena ematen badiguzu, betiere.

 

Erabileraren legitimazioa

 

  • Zurekin sinatutako kontratu bat egotea.
  • Edateko uraren hornidura-zerbitzuaren araudia, nahitaez zure datu pertsonalak erabiltzera behartzen baikaituzte hainbat funtzio eta betebeharrek.
  •  Konpainiak isuriak eta iruzurrak antzemateko, balantze hidraulikoa egiteko, eta zerbitzua hobetzeko edota funtzionalitate berriak diseinatzeko estatistikak egiteko duen legezko interesa.
  • Jasotzen duzun zerbitzuarekin lotura zuzenik ez duten aukerako erabileretarako zure baimena.

Informazioaren hartzaileak

  • AQUARBEek kontratutako zerbitzuak ematen laguntzen dioten hainbat hornitzaile ditu.
  • Zure datuak arlo horretan eskudun diren tokiko erakundeei laga ahalko zaizkie.

 

Zure eskubideak

 

  • Zure datuetan sartu, eta datuak aldatzeko edo ezabatzeko eska dezakezu, bai eta portabilitate eskubidea egikaritu, informazio pertsonalarekin erabiltzaile profilak egiteari aurka egin, edo erabilera mugatzeko eskatu ere, https://www.aquarbe.es/proteccion-de-datos Pribatutasun Politikan azaldu bezala.
  • Gogoan izan beti baliogabetu dezakezula zure datuak beste erabilera osagarri batzuetarako (publizitatea bidaltzeko, adibidez) erabiltzeko emandako baimena.