Kontagailuaren irakurketa

Kontagailuaren Irakurketa

Eman zure kontagailuaren irakurketa

Zure faktura ahalik eta zehatzena izan dadin

 

Zure kontagailuaren irakurketa emanda, kontsumo errealaren arabera egingo da faktura, eta ez aurreikusitako kontsumoen estimazioen arabera.

Zure ur kontsumoaren autoirakurketa egiteko, ondorengo datu hauek eduki behar dituzu eskura:

  • Zure kontratuaren zenbakia
  • Zure kontsumoaren unean uneko irakurketa: zure kontagailutik zuzenean irakurtzeko, ezkerretik eskuinera irakurri behar da, esferak eta zenbaki gorriak kontuan hartu gabe, m3 frakzioak adierazten baitituzte, ondorengo adibidean ikus daitekeen bezala.

Vídeo lectura de contadores

  • Kontagailua irakurtzen lagunduko dizugu

     

    Kontagailuetan, neurketak metro kubikotan (m3) adierazten dira

    1 m3 eta 1.000 litro baliokideak dira

     

    Komaren aurretik agertzen diren digitu beltzak m3-tan adierazita daude, eta horiek dira irakurketarekin esan behar dizkiguzunak

     

    Digitu gorriak litroak dira, eta irakurketan ez dira kontuan hartzen

     

    Txorroten giltza guztiak itxita badaude eta etxeko tresna bat ere funtzionatzen ari ez bada, orratzak ez dira mugitu behar

    Orratzak mugitzen badira, jarri harremanetan espezialista batekin; baliteke ihesen bat izatea

     

Kontagailuaren Irakurketa